2014ko azaroaren 27ª
Gaurko saioan, azken
aurkezpenak (dokumentatzaileak ez direnak) egin dira. Sei talde aurkeztu dute
bere lana, eta, orokorrean, aurkezpenak nahiko dinamikoak izan dira. Landutako
gaiak honako hauek izan dira:
- Eskola 2.0
- Ikaskuntza estrategiak eta IKTak
- IKT praktika onak
Hiru talde Powtoon erabili
dute baliabide digital moduan, baina soilik haietako batek ahots
grabaketarekin konbinatu du. Talde honek, beste baliabide batzuk erabili ditu
grabaketak konbertitzeko eta moldatzeko (konbertidorea, audacity...). Beste
talde batek bideo bat sortu du taldekideen ahotsaren grabaketa atzetik sartuz,
azalpen moduan.Azken taldeak, Emaze programa erabiltzea
erabaki du.
Ideiak behin eta berriro
errepikatu dira, baina horri esker eskuratutako informazioa errazago gogoratuko
dugu. Azken aurkezpenean hausnarketa bat proposatu da, ea IKT ak onak edo
txarrak diren.Nire ustez IKTak onak dira neurri batean. Etorkizun batean
ezinbestekoak izango direlako gure ikasleen egunerokotasunean, lanean,
unibertsitatean... eta beraz jakintza bat eduki behar dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario