Gaurko klase teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu; gaurkoan 7 talderi
tokatzen zitzaigun aurkeztea asteetan zehar lantzen ibiliko testuak eta
bideoak.
Gaurkoan aurkezpenk egiteko modu desberdinak ikusi dira, eta beraz,
interesgarria izan da oso modu desberdinak ikustea: Bideoa argazkiekin eta
ahotsekin, Eskema digitaka, Power Pointa, Driveko Power Pointa, Prezi, Prezi
eta ahots grabaketa batera...
Aurkezpenen artean eduki entzun ditugu horrelakoak: "Gizarte pantaila-
anitza", "Zer da Web 2.0", "Konpetentzia digitala eta
informazionala eskolan", "Eskola"... guztiak oso antzekoak, eta
horregatik astuna egiten da saio teoriko osoan honekin aritzea, eta hare
gehiago azkenengo biak, gauza asko errepikatu zituztelako. Hala ere, niretzako
gaur ez da hain aspergarri izan, nik egin behar baitnuen aurkezpena, eta beraz,
urduri nengoen; gainera, komentatu nahi dut "Gizarte pantaila-anitza"
lana interesgarriagoa iruditu zaidala, alde batetik, oso ondo azaldu dutelako,
eta holan, nahiz eta baliabide sinple bat erabili lortu dutelako erakartzea,
izan ere, gaia polita zen, eta arriskuak ondo erakutsi dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario