lunes, 15 de diciembre de 2014

5. SAIO TEORIKOA

2014ko azaroaren 27ª
Gaurko saioan, azken  aurkezpenak (dokumentatzaileak ez direnak) egin dira. Sei talde aurkeztu dute bere lana, eta, orokorrean, aurkezpenak nahiko dinamikoak izan dira. Landutako gaiak honako hauek izan dira:
  •  Eskola 2.0
  • Ikaskuntza estrategiak eta IKTak  
  •   IKT praktika onak
Hiru talde Powtoon erabili dute baliabide digital moduan, baina soilik haietako batek   ahots grabaketarekin konbinatu du. Talde honek, beste baliabide batzuk erabili ditu grabaketak konbertitzeko eta moldatzeko (konbertidorea, audacity...). Beste talde batek bideo bat sortu du taldekideen ahotsaren grabaketa atzetik sartuz, azalpen moduan.Azken taldeak, Emaze programa erabiltzea erabaki du.
Ideiak behin eta berriro errepikatu dira, baina horri esker eskuratutako informazioa errazago gogoratuko dugu. Azken aurkezpenean hausnarketa bat proposatu da, ea IKT ak onak edo txarrak diren.Nire ustez IKTak onak dira neurri batean. Etorkizun batean ezinbestekoak izango direlako gure ikasleen egunerokotasunean, lanean, unibertsitatean... eta beraz jakintza bat eduki behar dute.




4. SAIO TEORIKOA

2014ko azaroaren 20a

Gaurko klase teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu; gaurkoan 7 talderi tokatzen zitzaigun aurkeztea asteetan zehar lantzen ibiliko testuak eta bideoak. 



Gaurkoan aurkezpenk egiteko modu desberdinak ikusi dira, eta beraz, interesgarria izan da oso modu desberdinak ikustea: Bideoa argazkiekin eta ahotsekin, Eskema digitaka, Power Pointa, Driveko Power Pointa, Prezi, Prezi eta ahots grabaketa batera...



Aurkezpenen artean eduki entzun ditugu horrelakoak: "Gizarte pantaila- anitza", "Zer da Web 2.0", "Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan", "Eskola"... guztiak oso antzekoak, eta horregatik astuna egiten da saio teoriko osoan honekin aritzea, eta hare gehiago azkenengo biak, gauza asko errepikatu zituztelako. Hala ere, niretzako gaur ez da hain aspergarri izan, nik egin behar baitnuen aurkezpena, eta beraz, urduri nengoen; gainera, komentatu nahi dut "Gizarte pantaila-anitza" lana interesgarriagoa iruditu zaidala, alde batetik, oso ondo azaldu dutelako, eta holan, nahiz eta baliabide sinple bat erabili lortu dutelako erakartzea, izan ere, gaia polita zen, eta arriskuak ondo erakutsi dituzte.

3.SAIO TEORIKOA

2014ko azaroaren 13a


Gaurko saio teorikoan talde ezberdinen aurkezpenak izan ditugu, lau taldeena.
5 talde hauek 3 edo gehienez 5 taldekidez osotutak egon dira eta guztiek IKT-en gaia landu dute, "Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera" azpigaia landuz.
Aurkezpen horien artean nire taldearena egon da , aurkezpenean arazo batzuk izan dugu , ppt ez zelako ondo ikusten, baina azkeean aurkezpena aurrera ondo ateratzen lortu dugu. Landutako testuaz, deigarria iruditu zait, gure burmuina alde batera izten ari garela ordenagailua gure beharrizan guztiak betetzen dituelako.


LEHENENGO SAIO TEORIKOA

2014ko urriaren 16a

Aurten IKTko irakasgaia dugu eta Alaitz Tresserras tutore bezala. Klase teorikoen barruan, talde txikietan antolaturik lan kooperatibo bat egingo dugu. Lan  hori egiteko kilikatik bloga ikus dezakegu , egelan dagoena.


egunero teoría saioetan egiiten dena jarri behar dugu. Ikasgaiaren antolaketa azaldu eta gero, IKTen inguruan azalpen txiki bat jaso dugu. IKTak, informazio eta komunikazio teknologiak erabilgarriak dira gure gizartearekin komunikatuta egoteko, pentsatzen duguna teknologien bitartez konpartitzeko, Erabilgarriak dia klasean erabiltzeko, adibidez, umeek blog baten bitartez euren sormena garatzeko aukera daukate.