lunes, 15 de diciembre de 2014

5. SAIO TEORIKOA

2014ko azaroaren 27ª
Gaurko saioan, azken  aurkezpenak (dokumentatzaileak ez direnak) egin dira. Sei talde aurkeztu dute bere lana, eta, orokorrean, aurkezpenak nahiko dinamikoak izan dira. Landutako gaiak honako hauek izan dira:
  •  Eskola 2.0
  • Ikaskuntza estrategiak eta IKTak  
  •   IKT praktika onak
Hiru talde Powtoon erabili dute baliabide digital moduan, baina soilik haietako batek   ahots grabaketarekin konbinatu du. Talde honek, beste baliabide batzuk erabili ditu grabaketak konbertitzeko eta moldatzeko (konbertidorea, audacity...). Beste talde batek bideo bat sortu du taldekideen ahotsaren grabaketa atzetik sartuz, azalpen moduan.Azken taldeak, Emaze programa erabiltzea erabaki du.
Ideiak behin eta berriro errepikatu dira, baina horri esker eskuratutako informazioa errazago gogoratuko dugu. Azken aurkezpenean hausnarketa bat proposatu da, ea IKT ak onak edo txarrak diren.Nire ustez IKTak onak dira neurri batean. Etorkizun batean ezinbestekoak izango direlako gure ikasleen egunerokotasunean, lanean, unibertsitatean... eta beraz jakintza bat eduki behar dute.




No hay comentarios:

Publicar un comentario